D3M eta Askatasuna alderdien zerrendak baliogabeak direla esan du Auzitegi Konstituzionalak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 14a, 01:00

ESPAINIAKO Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu D3M eta Askatasunaren defentsak jarritako helegiteak, eta hortaz, D3M eta Askatasuna alderdiak ezin izango dira aurkeztu datorren martxoaren 1ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara. Erabaki honekin Auzitegi Nazionalak bat egin du Auzitegi Gorenak joan den igandean esandakoarekin, argudiatuta Askatasuna eta D3Mren kontrako epaiarekin ez dela inolako eskubiderik urratzen. Auzitegi Gorenak joan den igandean eman zuen D3M eta Askatasunaren zerrendak baliogatzeko erabakiaren berri. Bi alderdiek Batasuna eta aurretik ilegalizatutako alderdiekin lotura zuzena dutela adierazi zuen epaian. Erabaki horren aurrean bi alderdien defentsak Auzitegi Konstituzionalean helegiteak aurkeztu zituen, argudiatuta erabaki horrek oinarrizko eskubideak urratzen dituela. Ostegun gauean publiko egindako erabakian ordea, Auzitegi Konstituzionalak ez du ikusi eskubide urraketarik Auzitegi Gorenak hartutako erabakian. D3M plataforma hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko firma biltzen aritu zen herri ezberdinetan; Hernanin 1.200 firma bildu ziren. D3Mk atzo egindako agerraldian hauteskundeetan D3Mren boto paperarekin bozkatzeko deia egin zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!