EUSKO alkartasunak Txantillako 33 etxebizitza tasatuak adjudikatzeko moduarekin ados ez dagoela adierazi du prentsa ohar baten bidez. EAk dio Gobernu Taldeak, ez dituela herritarren diru sarrerak kontuan hartu etxebizitza tasatuak adjudikatzerako garaian, «hortaz ez dakigu etxebizitza tasatua eskuratuko dutenek, eskuratzea merezi duten edo ez; gure ustez, nahita egin da, etxebizitza tasatua eskuratzea merezi ez zutenei aukerak emateko» adierazi du EAk.
Guztira 178 etxebitza
Txantxillan guztira 178 etxebizitza egingo dituzte, horietatik 89 prezio librean salduko dituzte, 33 tasatuak izango dira (hitzartutako prezioan salduko dira), eta 56 babes ofizialekoak izango dira. Babes ofizialeko etxebizitzen erdia alokairuan jarriko dira. Txantxillan etxebizitza egiteko hitzarmenak hainbat aldaketa izan ditu EAk azaldu duenez. 2003an hasitako legealdian etxebizitza tasatuen portzentajea igo egin zen, hau da, etxebizitza tasatu gehiago egitea erabaki zen. Azken legealdi honetan egin beharreko babes ofizialeko etxebizitzen portzentajea igo da.