Haritzak eta pagoak landatuko dituzte Zuhaitz Egunean, hileko azken asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 14a, 01:00

zuhaitz eguna izango da hilabete honetako azken asteburuan, aurten 36garren edizioz. Egunaren antolatzaileak, aurten ere, Hernaniko Udala eta Mendiriz Mendi elkartea izan dira.

Landaketa aparrainen Landaketa bi egunetan egingo dute, Aparrainen. Otsailaren 28an herriko haurrak izango dira zuhaitzak landatzera joango direnak. Neska-mutilak ikastetxeekin joango dira eta izena eskola kirolaren bidez emango dute. Zuhaitzak landatzera goizeko 09:00etan aterako dira Urbieta kaletik (Biteri parean) eta eguerdiko 13:00ak inguruan itzuliko dira. Helduak berriz, martxoaren 1an aterako dira, goizeko 08:00etan plazatik. Osiñagatik abiatuko dira Aparrain aldera, eta ondoren, bazkaria izango dute Ugaldetxon. Izena eman nahi duenak astelehen, ostegun edo ostiraletan pasa beharko du Mendiriz Mendi elkartetik, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!