osteguneko uholdeak direla eta, Zubipen jokatu behar ziren partiduak beste zelai batzuetan jokatuko dira, edo bertan behera geratu dira.
Gorengoen mailako taldeak esaterako, etxean jokatu behar zuen gaur Zumaiakoren kontra. Baina zelaiaren egoera dela eta, partidua egun bat atzeratu dute, eta Andoaingo Aiurralde zelaian jokatuko dute, bihar arratsaldeko 16:30etan.
Txuri berdeek joko ona erakutsi dute azken partiduetan, eta horren seinale da gaur sailkapenean duten postua. Hernani 4garren da, eta liderra 4 puntura besterik ez du. Aurkaria berriz, 15garren da sailkapenean, eta jokatutako 19 partiduetatik 5 besterik ez ditu irabazi. Beraz, aukera ezin hobea izango dute hernaniarrek, gaur irabaziz gero, goiko postuetan jarraitzeko.
Bestalde, emakumezkoen ligako taldeak ere etxean jokatu behar zuen, baina partidua bertan behera geratu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!