Hernanik Oviedoren kontra jokatuko du bihar, Asturiasen

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 14a, 01:00

azken bi asteburuetan atsedena izan ondoren, Oviedo Feve RCren kontrako partiduarekin helduko dio berriz ligari Hernanik. Partidua bihar jokatuko dute, Asturiasen, eguerdiko 12:00etan hasita. Oviedo taldea seigarren da sailkapen nagusian, bi punturekin. Hernaniarrak berriz, azken emaitza onen ondorioz, bigarren jarraitzen dute, 7 punturekin. Beraz, azken orduko arazorik ezean, Hernanik partidu erraza izango du bihar Asturiasen.

Kadeteak eta jubenilak
Kadeteek garaipen zaila lortu zuten pasaden asteburuan Bilboko Universitarioren kontra. Ez zen partidu erraza izan hernaniarrentzat, batez ere izan zuten presio, epaile, eta eguraldiagatik. Hala ere, irabaztea lortu zuten, 20-12. Orain, bihar Arratian jokatuko duten partidua irabaziz gero, finaletarako sailkatuko dira. Jubenilek berriz, erraz lortu zuten finalerako txartela. Universitario BIren kontra 79-0 irabazi baitzuten. Orain, finaleko partiduak Landaren jokatuko dituzte Ordizia, Bera Bera eta Getxoren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!