Josetxo Lazkanoren batutapean hasiko dira gaur Inauteriak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 20a, 01:00

gaur martzianoren bat edo tigreren bat ikusiz gero kalean, ez ikaratu. Izan ere, gaur hasiko dira ofizialki Inauteriak Hernanin, eta gaurtik asteartera arte, Sardina erre arte, denetarik ibiliko da herrian. Hasiera ofiziala gaur izango da, arratsaldeko 15:15etan, Plazan.


Josetxori omenaldia
Inauterien hasiera ofizialean Josetxo Lazkano omenduko dute gaur, plaza bete jenderen aurrean, urtero bezala. Gudarien plazan izango da ekitaldia, arratsaldeko 15:15etan. Josetxo Lazkano Donostiako Loiola auzoan jaioa da, 1940 urtean, baina urte mordoska daramazki Hernanin bizitzen eta oraindik gehiago, Hernaniko txarangak zuzentzen. Loiolako eta Donostiako txaranga azkoz gain, Hernaniko Txatarra, Beti Ola, eta Incansables txaranga zuzendu izan ditu, besteak beste.


Festa giroa nonahi
Ondoren, bertan bildutako ikastetxeetako ume eta helduek Urumea Ikastola eta Lagunak txarangarekin kalean gora eta behera ibiliko dira. Erraldoi eta buruhaundien konpartsa ere ez da faltako, Kriskitiña dantza taldea lagun duela. Ondoren, Eusko Diskoteka izango da, Plaza Berrin.


JOSETXO LAZKANO : «Lau txaranga zuzendu izan ditut egun berean, San Joanetan»
A ze ilusioa, ezta, Josetxo?
Bai, ez nuen espero; komestible denda batean esan zidaten; ez nekien ezer.
Lotsa pixka bat, akaso?
Lotsa? Zergatik? Nik lau txaranga zuzendu izan ditut egun berean, San Juan batzuetan.
zenbat urte daramazkizu txaranga aurrean?
40 urte baino gehiago daramazkit txarangak zuzentzen. 15 urterekin dagoeneko irratia entzuten nuen eta saiatzen nintzen musika jarraitzen.
zenbat txaranga zuzendu dituzu?
Asko. Incansables, Txatarra, Beti Ola, Donostian eta Loiolan ere zuzendu izan ditut...
zer egingo duzu gaur?
Gaur, zuzendu egingo dut. Txuriz jantziko naiz, zuzendari txanoa jantziko dut, txaketa urdina, baita pajarita, eta batuta ere!
Mozorrotuko al zara Inauterietan?
Ez, ni zuzendaria izango naiz, gauza serioa da.
Txarangan, zer da gehien gustatzen zaizuna?
Dena. Pasodobleak, mejikanak, Nafarroako jotak... txarangak jotzea, jendea dantzan ikustea... dena.
Zer behar da txaranga zuzentzeko?
Garrantzitsuena da musikariek zuendariak esaten duena egitea. Askotan txaketa urdinarekin ikusten zaitugu. Marinan egon nintzenekoa da; 2 urte eman nituen, Ferrolen.
Eta txapak, zerenak dira?
Nireak dira, Errealarena, Hernaniko futbol taldearena, errugbikoa, Bai Euskararikoa. Gaur, plaka bat eman beharrean insignia bat ematen badidate, hori ere jarri egingo dut.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!