Emakumeentzako barre tailerra izango da bihar eta etzi. Virginia Imazek emango du eta gaur da izena emateko azkeneko eguna. Barrea barru barrutik Umorea eta barrea izango dira hizketagaia; horrez gain, barre sakonagoa egiten ere irakatsiko du Virginia Imazek. Bihar 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta etzi 10:00etatik 15:00etara izango da, Biterin. 6 euro ordaindu behar da. Izena emateko Berdintasun Arlora jo (Sandiusterri 1, behea); 943 337 017 telefono zenbakira deitu, edo irantzu-j@hernani.net-era idatzi.