Kanporaketa gaur Zumitzan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 13a, 01:00

Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatuko da gaur Zumitza tabernan. Irabazten duenak final nagusian jokatzeko aukera izango du. Oraindik izena eman daiteke. Kanporaketa gaur, gaueko 23:00etan izango da, Zumitza tabernan. Finalerako pasea Gaurko kanporaketa irabazten duenak txapelketako finala jokatzeko aukera izango du; horrez gain, bi lagunentzako afaria ere irabaziko du. Bigarrenak ere, izango du saria, eta parte hartzaile guztiek oroigarriren bat.

Mus Federazioa
Euskal Herriko Mus Txapelketa hainbat elkartek antolatu dute, Euskal Herriko Mus Federazioaren lehen urratsei jarraituz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!