Emakumeentzako barre tailerra

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 13a, 01:00

Emakumeentzako barre tailerra izango da bihar eta etzi. Virginia Imazek emango du eta gaur da izena emateko azkeneko eguna. Barrea barru barrutik Umorea eta barrea izango dira hizketagaia; horrez gain, barre sakonagoa egiten ere irakatsiko du Virginia Imazek. Bihar 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta etzi 10:00etatik 15:00etara izango da, Biterin. 6 euro ordaindu behar da.

Izena emateko

Berdintasun Arlora jo (Sandiusterri 1, behea); 943 337 017 telefono zenbakira deitu, edo irantzu-j@hernani.net-era idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!