Ikustezina ikusten ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2009ko otsailaren 13a

Gaur Ikustezina Ikusten Ikasten zikloan, bi pelikula, bata laburra, bestea luzea, emango dituzte, homosexualitate eta transexualitateari buruzkoak. Pelikulak aurtengo Zinegoak gay-lesbo-trans zinemaldian eman dituzte, eta orain, herriz herri ematen ari dira. Bata, Mano a mano laburmetraia da, 5 munitukoa, eta bestea, The world unseen pelikula da; biak zer pentsatua eman nahi dutenak. Gaur, 19:30etan, Biterin.

Amaia-Aimar gogoan
Emanaldia hasi aurretik, Amaia-Aimar hernaniarra gogoratuko dute ekitaldi xume baten bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!