Olaizola II eta Mendizabal IIari garaipen bakarra falta zaie finalerdietan sartzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 14a, 01:00

ezkuz Binakako txapelketa ofiziala puri purian dago. Final zortzirenetako ligaxkako 8 partiduetatik 6 jokatu dituzte dagoeneko, eta final erdietarako pasea zein lau bikotek lortuko duten jakitea ez da gauza erreza.


Olaizola II eta Mendizabal IIa lehenengoak sailkapenean
Txapelketa ondoen Olaizola IIak eta Mendizabal IIak osatutako bikoteak hasi du, estatistikei eta sailkapenari begiratuta. Egungo txapeldunak lehenengoak dira sailkapen nagusian, jokatu dituzten 6 partiduetatik 4 irabazita. Teorian, zortzi partiduetatik 5 irabaztea nahikoa izaten da final erdietara pasatzeko. Beraz, geratzen diren bi partiduetatik bat irabaztea nahikoa izango lukete pasea lortzeko. Bigarren postuan Berasaluze VIIIa eta Begino daude, liderrekin puntuetara berdinduta. Hirugarren postuan berriz, Gonzalez eta Barriola daude, jokatutako 6 partiduetatik erdiak irabazita. Hala ere, hauek ez dira hiru garaipen dituzten bikote bakarra, atzetik datozen hiru bikoteak ere berdin baitaude: Mtz de Irujo-Goñi III, Titin III-Pascual eta Bengoetxea VI-Beloki. Azken bi postuetan aldiz, Xala-Laskurain eta Olaizola I-P.Ruiz daude, bi partidu irabazita. Hala ere, hauek ere badute pasea lortzeko aukera. Sailkapenera begiratuz gero, lehenengoaren eta azkenaren artean bi puntuko aldea besterik ez dago; eta hain zuzen ere, ligaxka amaitu aurretik bi puntu dira jokoan daudenak.


Oier Mendizabalek ezingo du bihar jokatu
Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek bihar dute txapelketako hurrengo partidua, baina Mendizabal IIa ez da bertan izango; eskuina minduta baitauka. Bere postua Oier Zearrak beteko du, eta aurkari Mtz. de Irujo eta Goñi IIIa izango dituzte. Bihar, arratsaldeko 18:00etan Atano IIIan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!