Larunbatean Inauteriak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 12a, 01:00

Hernanikoei aurrrea hartuta, larunbatean Inauteriak ospatuko dituzte Aranon. Goizeko 08:00etan Zomorroek, Kontsejuan gosaldu ondoren, baserriz baserriko bueltari ekingo diote, puxkak biltzen. Eguerdian elkartean bazkalduko dute eta arratsaldean Zahagi Dantza egingo dute herrian barrena, ilundu aurretik. Herri afariaren ondoren, Imuntzo eta Belokirekin dantzan ariko dira goizeko ordu txikiak arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!