Enpresa txiki eta ertainek jaso ditzaketen zerbitzuen berri emango dute bilera batean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 12a, 01:00

ENPRESA txiki eta ertainen arduradunentzako bilera izango da datorren asteartean, hilaren 17an. Bertan azalduko dute Berrikuntza Agendan parte hartzeak ekarri ditzaken onurak. Bilera arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara izango da, Hernani Institutuan (Karmelo Labakan). Bilera Hernaniko Udalak eta Euskadi-innova erakundeak antolatu dute. Euskadi Innova erakundean daude, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Diputazioak; Eusko Jaurlaritzako hainbat departamendu; Deustu, Mondragon eta EHU unibertsitateak; eta Ikerbasque eta Innovasque erakundeak.

Bileraren helburuak
Bileran azalduko dute Berrikuntza Foroan parte hartzeak ekar ditzaketen bentajak, bai gestio mailan, bai azpiegitura mailan, eta baita komertzializazio mailan, besteak beste. Bileran parte hartzeko izena eman behar da, innova@hernani.net posta bidez edo 943 3335021 telefonora deituta. Informazio gehiago: www.euskadinnova.net webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!