Gaztetxoentzako irteera Pasaia San Pedro eta Donostiara, igandean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 11a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak irteera antolatu du gaztetxoentzako, Pasaia San Pedro eta Donostiara. Hitzordua goizeko 08:25etan egin dute tren geltokian, apeaderoan; trena 08:39etan ateratzen baita (bakoitza arduratu behar da tren txartela erosteaz, Herrerainokoa). Izena eman nahi duenak, ostirala arte du aukera elkarteko bulegoan (Iturregi plaza z/g).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!