Karmelo Labakako 2 torno Hondurasera bidali dituzte

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 11a, 01:00

HERNANIKO Karmelo Labaka zentroak dituen 12 tornoetatik 2 Hondurasera bidali ditu. Tornoak eramateko, 3garren mundua 3garren adina ONGak eskatu du, eta Hernaniko Udalak diru laguntza eman du. Hori eskertzeko eta hango berri emateko asmotan, Honduras bertatik etorri dira, eta bilera gaur izango da Karmelo Labakan, 10:30etan; bertan izango dira baita ere Udaletxeko eta ONGko ordezkariak. Arratsaldean berriz, gaiari buruzko hitzaldia izango da, 19:00etan Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!