HERNANIKO gimnastak lan ezin hobea egin zuten atzo kiroldegian izan zen eskolarteko B mailako txapelketan. Alebin eta infantil mailako bi taldeek aurreneko postuak eskuratu zituzten, alde batetik; eta bestetik, alebin mailan, Malen Martinezek aurreneko postua lortu zuen, eta Leire Leonetek bigarrena.
Eskolarteko txapelketa faseka jokatzen da, eta oraindik ere jardunaldi gehiago izango dira. Horrelako martxarekin jarraituz gero, finalean izateko aukera ugari dituzte hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!