Santa Barbaratik Portu auzora dijoan tentsio haundiko linea kentzen hasiko dira gaur, eta lanek hilaren 23ra bitartean iraungo dute. Lanak direla eta hainbat kale mozketa izango dira datozen egunetan. Gaur hasi eta datozen lau egunetan ezin izango da aparkatu Lizeaga kaleko 12 eta 14 etxen inguruan. Pipirita bidea ere moztu egingo dute eta bizilagunek sartu ahal izango dute bakarrik. Portu auzoko jolas lekua ere itxi egingo dute kablea kentzen ari diren bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!