Neska bat erasotu zuten igande goizaldean Gabriel Zelaia plaza inguruan. Ertzaintza gertatutakoa aztertzen ari da Kronikak jakin ahal izan duenez. Inguruko bizilagunek Kronikari azaldutakoaren arabera, igandean goizeko 04:30ak aldera izan zen
erasoa. Neska oinez zijoala gizonezko batek erasotu egin zuen eta bortxatzen saiatu zen. Neskak alde egitea lortu eta laguntza eskatu zuen. Bizilagunak oihuak entzun zituztenean laguntzera atera ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!