CARLOS Quintá eta Oscar Fernandezek osatutako bikoteak kontzertua emango du gaur Biterin, Hernani Musika Eskola Publikoak antolatuta. Akordeoi diatonikoa eta zanfona izango dira joko dituzten instrumentuak.
Bikoteak Galiziako kantu tradizionaletan oinarritutako doinuak jotzen ditu, eta tarteka abestera ere animatzen dira. Europako beste kulturetan oinarritutako abestiak ere osatu ditu bikoteak eta horiek ere entzuteko aukera izango da.
Kontzertua gaur arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!