Futbola gustatzen zaigunoi, eta noizik eta behin liga ingelesa ikusten dugunoi, han arbitroei zaien errespetuak harridura sortzen digu, eta gustatu egiten zaigu. Jokalariek arbitroekien hitz egiten dute, eta elkarri azalpenak ematen dizkiete. Ingalaterran, arbitroak, kalte egin gabe epaitzen duten pertsonak bezala daude kontsideratuak; zelaian dauden 22 jokalariekin, klubarekin eta afizioarekin izan ditzaketen hartu emanak kontuan izan gabe. Epaileak kontuan izaten du 22 jokalariek zelaian ordezkatzen dutena, eta justua eta inpartziala izaten saiatzen da; eta ikusi dudanez lortu egiten du; eta gainera, errespetatu egiten dute. Gure ligara itzuliz, arbitroei buruz esan dezakedan gauza bakarra da lotsa ematen didatela. Konfunditu egin direla ikusten dutenean erakusten dutena da: ezjakintasuna, harrokeria, nagusikeria eta umiltasun falta. Eta hori gutxi balitz, gehien haserratzen nauena da Futbol Federazioak irtenbiderik ez jartzea. Federazioak irtenbiderik ez jartzea, arbitroek egiten duten moduan, realzale guztioi mespretxatzea da... Reala lehen mailara igotzea ekidin nahi duen esku beltzen bat ote dago? Bigarren mailan, asteburua joan, asteburua etorri, arbitro estamenduetako arduradunak eta arauak betetzea zaindu behar dutenak maila honetakoak badira, guk ibili beharko dugu bizkorrago. Aurrera jarraitu eta gure energia guztia jarri beharko dugu Realean. Azken finean, gurekin ez direnez epaile justuak izango, ez dute gure errespeturik merezi. Aurrera Erreala.
Andoni Amonarraiz Gomez
(*Erredakzioan euskeratua)