‘Ikustezina ikusten ikasten’ pelikula emanaldia ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 10a, 01:00

Ikustezina ikusten ikasteko aukera izango da ostiralean, izan ere, homosexualitatea eta transexualitatea gai dituzten bi pelikula emango dituzte. Pelikulak eman aurretik, Amaia-Aimar Elosegi Ansa zena gogoratzeko ekitaldia egingo dute. Ostiralean izango da, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.

Amaia-Aimar gogoan
Amaia-Aimarri esker, oraindik ikustezin samarra den gaia zertxobait gehiago kaleratu da, transexualitatearena, alegia. Horregatik, ostiralean, pelikulak ematen hasi aurretik, omenaldia egingo diote.

Homosexualitatea eta transexualitatea ikusten
Ostiralean bi pelikula ikusteko aukera izango da; biak hitz egiten dute homosexualitateaz eta transexualitateaz, bata Mano a mano da eta bestea The world unseen. Helburua da, oraindik izkutuan dauden homosexualitatea eta transexualitatearen gaiak kaleratzea.

‘Mano a mano’
Lehendabizi Mano a mano laburmetrai estatubatuarra emango dute ostiralean. Todd Strauss-Schulson zuzendariarena da, 2007 urtekoa. Homosexualentzako telefono erotiko zerbitzu batek lanpostu bat eskaini eta bi heterosexual aurkeztuko dira lanposturako; biak ahaleginak egingo dituzte lanpostua bereganatzeko.

‘The world unseen’
Bigarren pelikula The wordl unseen da, Shamin Sarif zuzendariarena, Hegoafrika eta Erresuma Batukoa, 2008 urtekoa. Sudafrikan eta apharheid betean, errealitate ezberdineko bi emakumeen adiskidetasunari buruz hitz egiten du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!