Emakumeentzako barre egiteko tailerra antolatu du Hernaniko Jabetze Eskolak. Tailerrean umorea eta barrea aztertuko dira, emakumeen ikuspuntutik. Tailerra otsailaren 14an eta 15ean izango da eta Virginia Imazek emango du. Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko, modu honetara egin daiteke: Udal Berdintasun Arlora jo (Sandiusterri 1, behea), 943 33 70 17 telefonora deitu, edo Irantzu-j@hernani.net-era idatzi. Izen ematea ostiralera arte izango da zabalik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!