Igande goizaldean izandako erasoa salatu du Berdintasun Sailak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 10a, 01:00

Berdintasun Sailak «gogor» salatu du larunbat gauean Gabriel Zelaia plaza inguruan neska gazte bati egindako erasoa eta laguntza osoa eskaini die erasotuari eta ingurukoeei.

Guztiok erasotuak
Prentsa oharrean salatzen du emakume eta gizonak ezin dutela berdin ibili kalean, «jai giroa ezin dugu modu berean bizitu, ezta askatasun berberaz ibili, eta ezberdintasuna larriagoa da «ondorio bezala eraso bat dagoenean». Oharrean dio, denen ardura dela elkarrekiko errespetoa nagusi araztea. Honelako kasuetan, dio, «denok sentitu behar dugu erasotuta, halako gertaeren aurrean, denok baikara galtzaile».

Erasotuaren ausardia
Oharrean erasotuaren ausardia azpimarratu dute, «erakutsi duen indarrarengatik», eta herritarren jarrera aktiboaren garrantzia ere azpimarratu nahi izan dute. Berdintasun Sailak dei egin die herritarrei, larunbatean, 19:00etan, Plaza Berrin egingo den kontzentrazioara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!