Erantzunak ostegunera arte entregatu ahal izango dira, Kronikako bulegoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 10a, 01:00

IKUSI-Makusi lehiaketako lehen hilabeteko emaitzak entregatzeko garaia iritsi da. Lehiaketa urtarrilaren 18an hasi zen Kronikan, eta lau igandeetan Hernani edo inguruko argazkiak argitaratu dira. Argazki bakoitzak aldaketa bat du eta lehiaketan parte hartzeko, aldaketa horiek asmatu behar dira.

Fitxa bete eta Kronikara eraman
Argazkiekin batera, igandero fitxa bat argitaratu da. Fitxan partehartzailearen izen abizenak, telefono zenbakia eta lau erantzunak jarri behar dira. Ondoren, Kronikako bulegoan (Larramendi 11, behea) dagoen kutxara sartu behar dira. Fitxak entregatzeko azken eguna osteguna izango da, hilak 12.

Saritua eta saria
Lehiaketako irabazlea zozketa bidez hautatuko da, lau erantzunak asmatu dituztenen artean. Herritar bakoitzak fitxa bat baino gehiago ekarri dezake, eta sarituaren izena igandeko Kronikan argitaratuko da. Hilabete honetako saria Home Cinema DVD bat izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!