Jubenil mailako pelota partidua gaur kiroldegiko frontoian

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 8a, 01:00

Jubenil mailako pelota partidua jokatuko da gaur. Goizeko 10:30etan hasita Ioritz Arrietak Atxarteren kontra jokatuko du, kiroldegiko frontoian. Hernanitik kanpo ere jokatuko dira beste bi partidu. Alde batetik Pagola eta Ugaldek Aiarako bikotearen kontra neurtuko dituzte indarrak, goizeko 10:45etan hasita, Aiaran. Zapiain eta Otaegik ere jokatuko dute partidua Usurbilen kontra, goizeko 11:00etan, Iruran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!