Sendabelar ikastaroa antolatu du Biteri kultur etxeak. Kontua da, aurretik egin zen deialdian jende askok eman zuela izena eta taldetik kanpo geratu zirela batzuk. Orain talde berria osatu nahi lukete. Hona hemen izena emateko epeak: bere garaian aurrematrikula egin zutenek eta ikastaroa egin ezin izan zutenek otsailaren 13ra arte izango dute epea berriro ere matrikulatzeko; bere garaian aurrematrikula egin ez zutenek, eta ikastaroa egin nahi dutenek otsailaren 16tik 20ra izango dute izena emateko epea; ikastaroa errepikatu nahi dutenek otsailaren 23tik 27ra izango dute aukera izena emateko. Ikastaroa 30 ordukoa izango da, eta martxoaren 3tik maiatzaren 21era izango da, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 19.00etatik 20:30etara, Biteri kultur etxean.