HITZALDIA izango da ostegunean, La red. El tormento en la España Constitucional izeneko liburuari buruz hitz egingo baitu Xabier Makazaga liburuaren idazleak. Xabier Makazaga zarauztarra Bruselan bizi da eta hitzaldia bideokonferentzia bidez emango du. Liburua Txalaparta argitaletxeak argitaratu du, Torturaren Aurkako Taldearen laguntzarekin. Liburuan azken 30 urtetan torturaren inguruko gertakizunak azaltzen dira, batez ere gatazka politikoarekin lotutako kasuak. Torturaren kontra egindako lana ere jasotzen da liburuan. Ostegunean, arratsaldeko 19:30etan, Biterin, Natzak antolatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!