Santa Ageda bezpera izan zen
asteazkenean, eta urteetako usadioari jarraituta, makila hartu eta herrian barrena ibili ziren koadrila ezberdinak. Ereñotzun lagun talde ederra elkartu zen, gazte eta helduz osatutakoa. Pagoagan hasi zuten ibilbidea, eta handik Pikoaga, Ugaldetxo, Agirreberri, Tximistane, Ubarroto, Abilats, Latxe, Ereñotzu, Fagollaga, Lastaola eta Epelen barrena ibili ziren. Azkeneko geldialdia Larre-gain
sagardotegian egin zuten, eta bertan afaldu zuten. Hernani eta Astigarragako AEK euskaltegiko
ikasle eta irakasleak, aldiz, Martindegin barrena ibili ziren, kantuan aritu ondoren, eztarriak
goxatzeko Oialume-zar sagardotegira joan ziren afaltzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!