Hernanik jaun eta jabe izaten jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 8a, 01:00

Amaikak bat          0
Hernani             1

GORENGOEN mailan Hernanik bolada onarekin jarraitzen du, atzo Amaikak bat-en kontra 0 eta 1 irabazi baitzuen Deban. Txuri berdeek oso partidu ona jokatu zuten, batez ere aurreneko zatian, nahiz eta golik ez sartu. Bigarren zatian, 15 minutu pasa zirenean, Olasagastik sartu zuen Hernaniri garaipena eman zion gola. Hernanik defentsan lan oso ona egin zuen eta ez zion aurkariari golerako aukera haundirik utzi. Hernani indartsu dabil azken jardunaldietan. Horren seinale da azken hiru jardunaldietan ez dutela gol bakar bat ere jaso. Partidu honen aurretik Hernani 6garren zijoan sailkapenean, eta lortutako emaitzaren 4garren postuan jarri da. Hala ere, beste taldeen emaitzak ikusi beharko dira postua zehazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!