Santa barbaratik Zikuñagako transformadorera dijoan argindar kablea kentzen hasiko dira bihar. Lanek otsailaren 23ra bitartean iraungo dute, eta lanak direla eta, hainbat kale eta errepide moztuko dituzte.
Kale mozketak
Udaltzaingoak jakinarazi du lanek irauten duten bitartean herriko hainbat lekutan ezin izango dela ibili:
• Bihar, goizeko 09:00etatik aurrera ezin izango da aparkatu Lizeaga 12 eta 14 etxeen inguruan, etxeen alde batean zein bestean. Debekuak 4 egun iraungo ditu eta seinaleak jarriko dituzte.
•Pipirita bidea moztu egingo dute lanek irauten duten bitartean, eta bizilagunek pasa ahal izango dute bakarrik.
•Portu auzoko plazan dagoen jolasteko parkea itxi egingo dute, kableak kentzen dituzten bitartean, arriskua saihesteko.
•Otsailaren 15ean, igandea, Hernaniko bariantea (GI-131) itxi egingo dute, goizeko 08:30etatik 10:30etara.
•Otsailaren 16an, astelehena, Santa Barbara auzoan, Arrigoaingo jaitsieraren zati bat moztuko da.
•Otsailaren 9tik 15era, Portutik Lizeaga kaleraino dauden argindar kableak kenduko dituzte.
• Otsailaren 16tik 21era, Lizeaga kaletik Santa Barbara auzorainoko argindar kableak kenduko dituzte. Udaltzaingoak azaldu du, seinaleak jarriko dituztela, ahalik eta arazo gutxien sortzeko.