`Chillida. Espacios Sonoros´urteko lehen erakusketa Chillida-Lekun

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 7a, 01:00

URTEKO lehen erakusketa jarri berri dute Chillida Leku museoan. Aurten museoan jarriko dituzten Eduardo Chillidaren obrek musikarekin izango dute lotura, eta lehenengo erakusketa honek Chillida. Espacios sonoros du izena. Erakusketan Eduardo Chillidak 1951-1964 urteen artean egindako obrak biltzen dira eta soinua duen munduarekin lotura zuzena dute. Erakusketa ikusteko aukera ekainaren 30a arte izango da, 10:30etatik 15:00etan (asteartetan itxita, jai egunetan izan ezik).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!