Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jabetze Eskolen barruan, datorren asteburuan, hilak 14 eta 15, barre tailerra izango da emakumeentzat. Tailerra Oihulari Klown taldeko Virginia Imazek emango du. Larunbatean, 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, eta igandean, 10:00etatik 15:00etara. 6 euro balio du izena emateak eta ostirala baino lehen egin behar da. Horretarako, Udal Berdintasun Arlora jo (Sandiusterri kalea 1, behea), 943 337 017 zenbakira deitu, edo idatzi Irantzu-j@hernani.net-era.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!