Biteri kultur etxean sendabelarrei buruzko ikastaroa egin berri dute. Arrakasta haundia izan du ikastaroak eta jende askok ezin izan du egin; horregatik, beste ikastaro bat antolatu dute. 30 orduko ikastaroa da; martxoaren 3tik maiatzaren 21era izango da, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30etara. Ikastaroan izena emateko garaian lehentasunak jarri dituzte: bere garaian ikastaroa egiteko aurrematrikula egin eta ezin izan zutenek egin, hilaren 13ra arte izango dute aukera berriz izena emateko; bere garaian aurrematrikula egin ez zutenek baina interesa dutenek hilaren 16tik 20ra izango dute aukera; azkenik, ikastaroa errepikatu nahi dutenek, hilaren 23tik 27ra eman beharko dute izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!