Gimansia erritmikoa ikusten gozatu nahi duenak, aukera ederra izango du bihar goiz eta arratsalde erakustaldia izango baita
kiroldegian. Goizean B mailako eskolarteko txapelketa izango da, eta arratsaldean berriz, benjamin mailakoen topaketa. Bestalde, joan den asteko igandean, erakustaldia izan zen baita ere Astigarragan eta honakoak izan ziren Hernani Gimansia Erritmiko Elkartearen emaitzak: infantil taldea 5garren; infantilak banaka: 2garren postuan Maialen Garcia eta 9garren postua Maider Lopez; jubenil taldea 2garren postua; eta jubenilak banaka: 2garren postuan Amaia Agirre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!