Etzi Fdz&Quintá bikoteak kontzertua emango dute Biterin. Carlos Quinták akordeoi diatonikoa jotzen du, eta Oscar Fernandezek berriz, zanfona. Bi musika tresnak oso ezagunak dira Galiziako musika tradizionalean. Galiziar kantutegiko piezekin eta erritmo tradizionaletan eta Europako beste kulturetan oinarritutako konposizioekin osatu dute errepertorioa. Kontzertua astelehenean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!