Lehengo astean jaun eta jabe, gaur ezin gutxiago espero

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 7a, 01:00

JOAN den astean bi taldeek emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Gorengoen mailako taldeak partidu ikusgarria jokatu zuen: baikor, aurrera begira, lasaitu eta konformatu gabe, eta lan guzti horren ordaina 6-0eko emaitza izan zen. Gaur berriz ere, joko on hori erakusteko aukera paregabea izango dute. Aurkari Debako Amaikak Bat taldea izango dute; denboraldi kaxkarra egiten ari den taldea. Txuri berdeak seigarren dira sailkapen nagusian, liderretik 6 puntura. Debarrak aldiz, azken aurreneko postuan dira, 20 puntu gutxigorekin. Partidua gaur, 16:30etan, Deban. Emakumezkoen ligan, Lazkao-Hernani Emakumezkoen ligako taldeak ezustekoa eman zuen joan den astean, Tolosari 1-2 irabazita. Denboraldia ez zuten oso ondo hasi hernaniarrek, baina pixkanaka ari dira buelta ematen. Igoera faseko sailkapenean 5garren dira, 2garrenetik puntu bakar batera. Gainera, itxuraz behintzat, ez dirudi gaur oso partidu zaila izango dutenik. Lazkaoren kontra jokatuko dute, eta goierritarrak azkenak dira sailkapenean. Partidua gaur, Lazkaon, 15:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!