Larunbatean Bilbon izango den manifestazio nazionalerako autobusa

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 8a, 01:00

Manifestazio nazionala izango da Bilbon larunbatean, Ezker Abertzaleak deituta. Demokrazia orain izango da manifestazioaren lema eta bertan salatu nahi dute «apartheid politkoa eta Euskal Herriko gizartearen zati garrantzitsu bat instituzioetatik baztertu» nahi dela. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan aterako da Aita Donostia plazatik. Hernanitik autobusak antolatu dituzte joateko eta asteartetik aurrera jarriko dituzte txartelak salgai, Garin tabernan. Larunbatean, arratsaldeko 15:30etan aterako da autobusa, Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!