Senior mutilek eta neskek bihar jokatuko dute etxean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 7a, 01:00

Waterpoloko bi talde nagusiek bihar jokatuko dute, kiroldegian. Senior mutilek Leioa Bren kontra jokatuko dute, 12:30etan hasita. Senior neskek berriz, Leioaren kontra 13:30etan. Jubenilen taldeak ordea, gaur jokatuko du Nautica de Portugaleteren kontra. Partidua Portugaleten izango da, 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!