Yone Boutiquek Erasoren kontra jokatuko du gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 7a, 01:00

Yone Boutique areto futbol taldeak Erasoren aurka jokatuko du gaur etxean, 16:30etan. Sailkapenari begiratuz gero, itxuraz, partidu erraza dirudi hernaniarrentzat. Hala ere, Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan «aurreneko bueltako partiduan justu justu irabazi genuen, 2-3. Eraso gol asko sartzen eta jasotzen dituen taldea da. Beraz, hasieratik erne ibili beharko dugu. Gainera, gaur irabaziz gero, goian mantentzea lortuko dugu eta agian, tartea zabaltzea ere bai».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!