Atletismo probak izango dira gaur Antziolako atletismo pistan. Lehiaketa eskolartekoa izango da eta Hernaniko Kirol Elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin elkarlanean.
Proben nondik norakoak
Probak 10:30etan hasiko dira honako probekin: infantil mailako 220m hesi probak eta alebin mailako pilota probak. 10:50etan alebinek 60m hesi proba izango dute, eta 11:00etan, 150m proba infantilek. 11:30etan infantilek disko probak eta alebinak luzeera jauzia izango dute. 12:00etan infantilek jabalina proba izango dute.
Aurretik izena eman beharra
Atletismo pistan parte hartzeko aldez aurretik eman behar zen izena. Izena emana dutenek, egunean bertan, 45 minutu lehenago, parte hartuko dutela berretsi beharko dute.