Bikotekako Txapelketako hirugarren tiraldia izango da bihar, Mutiloan. Joan den asteburuan, Añorgan izan zen bigarren tiraldia, eta Ategorrietako P. Lazkano eta Xabier Lazkano izan ziren gariaile, 186 brilarekin. Lehen hernaniarrak Miner aita semeak izan ziren, eta 4garren postua lortu zuten, 182 brilarekin. Gainontzeko hernaniarrek ondorengo postuak lortu zituzten: Arrozpide eta A.Goenaga 10garren, 176 brilarekin; 11garren M.Burugain eta J. Ugalde, 175 brilarekin; eta 24garren
F. Galarraga eta A. Santos, 159 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!