Espainiako igeriketa txapelketa hasi zen atzo Madrilen, eta bihar arte izango dira probak. Txapelketa Autonomi Erkidegoetakoa izango da, eta Euskadi ordezkatzen duten igerilarien artean bi hernaniar daude. Mañel Aipuruak 100m eta 200m libre absolutu probetan hartuko du parte. Olatz Altuna da txapelketan izango den bigarren hernaniarra, eta absoluto mailako 50m libre proban hartuko du parte.