ehiza txikiko txakur eta guztiko txapelketa jokatuko zuten larunbatean Astigarragan. 2garren guneko txapelketa izan zen eta Hernani, Astigarraga, Urnieta, Andoain eta Lasarteko elkarteek hartu zuten parte.
20 ehiztarik hartu zuten parte
Txapelketan 20 ehiztarik hartu zuten parte, eta onena Jose Luis Toledotxiki izan zen, Urnietako Santa Cruz elkartekoa, 508 punturekin. Hernaniar onena, Txantxangorri elkartekoa, Iñaki Loyarte izan zen; 5garren postua lortu zuen 100 punturekin.
Txapelketan 13 faisai eta 27 eper bota zituzten. Sailkapenean aurrena Astigarragako Gure Izarra izan da, 11 punturekin. Txantxagorri elkartea azken postuan dago, 39 punturekin. Bigarrena Urnietako Santa Cruz elkartea izan da eta hirugarrena Andoaingo Ontza elkartea.