Udalak eta tabernariek erabaki dituzte txotx denboraldiko neurriak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 7a, 01:00

Hasi da txotx denboraldia, eta hilabete hauetan izango da mugimendurik bai sagardotegietan, bai herriko kaleetan. Dena, ahal bezain ondo ateratzeko eta sortu daitezkeen arazoak saihesteko hainbat neurri hartu dira, herriko tabernariak eta Udalak adostuta. Txotx denboraldia joan den urtarrilaren 25ean hasi zen ofizialki, eta jende kopuru aldetik poliki hasi den arren, espero da pixkanaka-pixkanaka gero eta jende gehiago etortzea, batez ere astebukaera aldera. Txotx denboraldia ofizialki, apirilaren 29an bukatuko da.

Udalak hartutako neurriak
Udalak txotx denboraldirako hainbat neurri berezi hartu ditu. Esate baterako, garbiketa plan berezia jarri du martxan, eta orain arte egiten den garbiketaz gain, igandetan, goizeko 08:00etatik 12:00etara garbiketa saio berezia egiten du, urarekin eta mangerarekin, honako kaleetan: Kaxkoa, Larramendi kale eta inguruak, Izpizua eta Nafar kaleak, Biteri plaza eta Tiloseta. Urteko beste sasoietan baino udaltzain gehiago ere badira txotx denboraldian. Beren lana da, herriko ondarea babestea, tabernak ixteko orduak betetzen diren kontrolatzea, eta kalean pixa egiten dutenak eta gauzak ondatzen dituztenak identifikatzea, besteak beste. Herrira etortzen diren autobusek leku jakinetan aparkatu beharko dute, hau da, Ibaiondo eta Akarregi poligonoetan. Poligono hauetarako sarreretan kartelak jarriko dituzte. Bestalde, Kaxkoan ilunpean dauden zenbait eremuetan argi gehiago ere jarri ditu Udalak. Horrekin batera, herrian barrena seinalizazioa jarri da kaleko komunak non dauden adierazteko. Alde batetik, urte guztian izaten diren Tilosetako eta kiroldegiko komunak erabili ahal izango dira, eta bestetik, Atzieta kalean eta Plazan komunak jarriko dituzte.

Tabernarien konpromisoak
Bestalde, tabernek ere hartu dituzte hainbat konpromiso txotx denboraldirako. Otsaila eta martxoan taberna arruntak goizeko 03:00etan itxiko dira, eta musika ekiporako baimena duten tabernak, taberna bereziak, goizeko 04:30etan. Apirilean tabernak ordu erdi lehenago itxiko dira. Horrekin batera, plastikozko edalontziak bakarrik erabiliko dituzte tabernetan, eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera ez dute edaria botiletan emango. Tabernak ixterako garaian, kalean kristalezko baso eta botilarik balego jaso egingo dituzte tabernariek.

GARRAIO ZERBITZUAK HERRI BARRUKO AUTOBUSA
SAGARDOTEGIETARA
• Ibilbidea:
Urbieta kalea, Itsasburu sagardotegia, Otsua-enea sagardotegia, Olaizola sagardotegia, Altzueta sagardotegia, Iparragirre sagardotegia, Elorrabi sagardotegia eta Goiko Lastaola sagardotegia.
• Ordutegia:
-Ostiraletan: Urbieta kaletik 20:30etan eta 21:00etan. Sagardotegietatik 23:30etan eta 24:00etan.
-Larunbatetan: Urbieta kaletik 13:30etan eta 14:00etan. Sagardotegietatik bueltan 17:00 eta 17:30etan. Iluntzean, Urbieta kaletik 20:30etan eta 21:00etan. Sagardotegietatik bueltan 23:30etan eta 24:00etan. -20 lagun elkartuz gero autobus zerbitzu berezia ere eskaintzen dute.

AUTOBUS URDINA: URNIETA-HERNANI-DONOSTIA
• Larunbat gauetako zerbitzua:
-Urnietatik: gaueko 23:00etan aterako da gaueko aurreneko autobusa, eta orduro izango da goizeko 06:00ak arte.
-Donostiatik (Okendo kalea): gaueko 23:30etan hasita orduro goizeko 06:30ak arte.

AUTOBUS GORRIA: HERNANI-ASTIGARRAGA-DONOSTIA
• Ostiral eta larunbat gauetan:
-Hernanitik: Gaueko 23:00etatik 06:00etara, orduro. Zinkoeneatik abiatuta.
-Donostiatik: 23:30etatik 05:30etara, orduro. Okendotik.
-Astigarragan ere gelditzen da, baina ez da herri barrura sartzen. Herri sarrerako errotonda txikian eta Renault parean gelditzen da.

TRENAK:
• Hernani-Brinkola:
-Ostiraletan: 05:54; 06:24; 06:44; 07:19; 07:49; 08:19; 09:24; 10:24; 11:04; 12:19; 14:54; 15:24; 16:34; 17:09; 18:09; 20:11; 21:34; 22:14.
-Larunbatetan: 06:42; 07:47; 08:52; 09:22; 09:52; 10:22; 11:02; 11:42; 12:22; 13:27; 13:52; 14:52; 15:22; 15:52; 16:32; 17:07; 17:37; 18:07; 19:32; 20:12; 20:52; 21:32; 22:12; 22:52.
-Igande eta jai egunetan: 06:42; 07:47; 08:52; 09:52; 10:22; 11:02; 11:42; 12:22; 13:22; 14:22; 15:22; 16:32; 17:07; 17:37; 18:07; 18:52; 19:32; 20:12; 20:52; 21:32; 22:12; 22:52.
• Hernani-Irun:
-Ostiraletan: 06:19; 06:59; 07:19; 07:39; 08:04; 08:29; 08:49; 09:09; 09:34; 10:04; 10:44; 11:24; 11:59; 12:39; 13:09; 13:39; 14:09; 14:34; 14:59; 15:19; 15:34; 16:09; 16:54; 17:29; 18:14; 18:39; 19:02; 19:29; 19:49; 20:09; 20:35; 21:01; 21:14; 21:54; 22:19; 22:49.
-Larunbatetan: 06:19; 06:59; 07:39; 08:19; 08:39; 09:09; 09:34; 10:39; 11:24; 11:59; 12:39; 13:09; 13:39; 14:09; 14:39; 15:34; 16:09; 16:54; 17:29; 18:14; 18:39; 19:02; 19:39; 20:09; 20:35; 21:14; 21:49; 22:49.
-Igande eta jai egunetan: 06:19; 07:19; 08:39; 09:39; 10:39; 11:24; 11:59; 12:39; 13:39; 14:39; 15:39; 16:09; 16:54; 17:29; 18:39; 19:02; 19:39; 20:35; 21:14; 21:49; 22:49.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!