kalderero txikiek ederki astindu zituzten atzo paerak eta txintxilikarioak, musikaren erritmoa jarraituz. Eguraldiak ez zuen lagundu eta Langileko ikasleek ezin izan zuten kalez kale ibili; hala ere, zartaginak hartu eta eskola inguruan iskanbila ederra antolatu zuten, Hungariatik etorritako kaldereroen omenez. Bestalde, gaur Kalderero konpartsa ibiliko da herrian barrena; antolatzaileek jakinarazi dutenez, konpartsa 21:30etan abiatuko da Elur Txori elkartetik, eta ez 21:00etan, orain arte esan bezala; eta euria eginez gero, festa Atsegindegin izango da. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!