Igandea izango da azkeneko eguna Kronika Pelota Txapelketan izena emateko. Antolatzaileek esan dutenez, laister hasiko da txapelketa eta ekainean bukatuko da.
Baldintzak
Bete beharreko baldintzak honakoak dira: 16 urtetik gorakoa izan behar da; ezin da federatua egon; eta 10 euro besterik ez dira ordaindu behar bikoteko.
Otsailetik ekainera
jokatuko dute
Normalean txapelketa otsailean hasten da eta ekainera arte jokatzen da; San Joanetarako gutxi gora behera bukatua egongo da.
Ligaska
Txapelketa ligaska moduan jokatzen da; denak denen kontra, alegia. Ondoren, finalaurrekoa eta finala jokatuko dira. Partiduak Tilosetako frontoian jokatzen dira.