Helduentzako irteera igandean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 6a, 01:00

Hernani ezagutuz jardunaldien barruan, Mendiriz Mendik helduentzako mendi buelta antolatu du iganderako. Ibilbidea lau ordukoa izango da eta egingo duten buelta honakoa: Ugaldetxo-Saratze-Lizarregiko lepoa-Ugaldetxo. Irteera goizeko 08:30etan egingo dute Urbieta kaletik (Adarraga paretik). Mendi bueltara joan nahi duenak, gaur izango du izena emateko azken aukera, elkartean bertan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!