Teklan Laser Hernanik partidu ona jokatu zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka eta 64-39 irabazi zuen asteburuan; azkeneko partiduak galdu ondoren, pozik hartu zuen saria Hernaniko taldeak.
Kadeteek berriz, 64-81 galdu zuten Goierriren aurka jokatuta. Partidu nahiko txukuna jokatu zuten, baina bigarren laurdeneko lehenengo bost minutuek erabaki zuten norgehiagoka.
Eguneroko lana sumatzen da, baina oraindik ikasi behar dute momentu txarretan gogor egiten.
Jubenilek 56-53 irabazi zuten Gros Xake taldearen aurka. Partidu gogorra izan zen; aurkariak ez du partidu bat bera ere galdu ligan eta Hernaniko taldeak irabazi egin zion, azkeneko momentuan, 3 puntuko aldearekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!