Eskolen aurrematrikulak Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ots. 5a, 01:00

Pasa den otsailaren 2an, Hernaniko Ikastolen 2009-2010 ikasturtearen aurrematrikulaziorako epea ireki zen, hilaren 13ra bitarte. Gaur egungo Hernaniko hezkuntza zentruetako ikasleen banaketa, nahiko desorekatua dagoela kontsideratzen dut. Honek, ikasle etorkinen kontzentrazio nabari bat markatzen du zentru batean, zehazki. Famili eta irakaslegoaren borondate onaz gain, ghettoak, kalitatezko hezkuntza baten lagun ez direla sinesten dut, eta bestetik, beharrezkoa ikusten dut, gazte eta haurren arteko lotura sozialak eraikitzen hastea. Guzti honengatik, egoera honetan parte hartzen duten pertsona zein entitateei, gonbitea luzatzen diet, ikasleen arteko nahasketa edo banaketa orekatua egin eta guztiok aukera berdinak izan ditzaten, bakoitzaren nazionalitatea zein den kontuan izan gabe, jarrera arrazistak edo diskriminatzaileak baztertuta. Guztiok dugu asko irabazteko! Joxe Elizondo Arruti `Niko` (Amher- SOS Arrazakeriako lehendakaria)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!