helduen Hezkuntzarako Ikastetxean edo EPAn izena emateko epea bukatuko da bihar. EPAn doanekoa da matrikula; bi lauhilekotan antolatzen dituzte ikasturteak (iraila-otsaila; otsaila-ekaina); eta goiz, arratsalde edo gauez dira eskolak.
Bigarren Hezkuntzako
graduatua ez dutenentzat
Bigarren Hezkuntzako graduatua ez dutenentzat aukera asko daude: idazten edo irakurtzen ikasi; komunikazio trebetasunak hobetu; ezagutzak gaurkotu; edota, graduatua bera lortu.
Horrez gain, frantsesa, euskera, ingelesa eta informatika ikasi daitezke, astean bi edo hiru egunetako eskoletan.
Oinarrizko titulazioa
izanez gero
Oinarrizko titulazioa izanez gero, 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitaretako Sarrera Froga prestatzen laguntzen dute (Giza eta Gizarte Zientzia adarrerako), Goi Mailako Heziketa Zikloetarako probarekin bateragarria dena. Horrez gain, frantsesa ere ikasi daiteke.
Gaztelania atzerritarrentzat
Atzerritarrek gaztelera ikasteko aukera dute zentroan.
Informazio eskatzeko
Izena emateko edo informazioa eskatzeko, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara joan behar da bertara, Antziolako 62 zenbakira, 943 335 318 telefonora deitu edo honako web orrian ere sartu daiteke: www.elkarrekin.org/web/epahernani.